Edukira joan
EU ES

Gizarteratzeko ikasleak Gureak taldearen egoitza nagusian

  • 2022 - 11 - 07 |
Gizarteratze zikloko 2. mailako ikasleek Gureak taldearen egoitza nagusia bisitatu zuten azaroaren 4an. Bertan, desgaitasunen bat duten pertsonei egokitutako lan-aukerak eskaintzen dizkien enpresa horren antolakuntzari eta ezaugarriei buruzko informazioa jaso zuten. Instalazioetako batzuk ikusi zituzten, eta, ondoren, jarduera praktiko bat egin zuten, etorkizunean integrazioko profesional gisa egin beharko duten lanera gehiago hurbildu ahal izateko. Bisita amaitu aurretik, ikus-entzunezko tailer okupazionalean egon ziren, eta bertan lan egiten duen taldearen azalpenak jaso ondoren, taldeko argazkia atera zuten.
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus