Edukira joan
EU ES

Osasun mentala sustatzeko topaketak

  • 2022 - 06 - 02 |

100 ikasle inguru elkartu dira San Telmo Museoan Easo Politeknikoko Gizarteratzea zikloko ikasleek zuzendutako jardunaldian.

Depresioa, ludopatia, tratu txarrak, elikadura jokaeraren nahasmenak eta suizidioa mintzagai izanik, Osasun Mentala Sustatzeko Topaketa izan da maiatzaren 19an. Bertan, Easoko ikasleez gain, Donostiako Zubiri Manteo, Tolosa Inmakulada eta Azkoitiko Izarraitz ikastetxeetako ikasleak elkartu dira.

Hausnarketarako eta naturaltasunez hitz egiteko esparru segurua eskaintzeko helburuaz antolatutako saioek oso balorazio positiboa jaso dute eta bertaratutako guztiek batera aldarrikatu izan dute topaketetako leloa:

Bizitza honek merezi du!!!

 
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus