Edukira joan
EU ES

Haur Hezkuntza zikloko ikasleak Fossile dantza ikuskizunean

  • 2021 - 10 - 20 |

Haur Hezkuntzako goizeko  ikasleek Victoria Eugenian Malandain Biarritzeko Ballet taldearen Fossile dantza emanaldia  ikusi berri dute. 

Ikuskizuna Planeta dantzan Ingurumen hezkuntzarako programa koreografikoaren baitan kokatzen  da.  Balleta, ingurumena eta eskola-hezkuntza uztartzen dituen mugaz gaindiko programa da.  Malandain Ballet Biarritzek, Cristina Enea Fundazioak eta Iruñeako Udalaren ingurumen hezkuntza sailak parte hartzen  dute. Gainera, proiektuak Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen eta Fondation d´Ici-Tokiko erakundeeen babesa du.

Gure ikasleek hurrengo hilabeteetan programarekin jarraituko dute ikastetxean bertan, beste hainbat  saioetan,  hezkuntzarako modu berritzaileetan esperimentatuz eta trebatuz.
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus