Bi zikloen arteko jarduera: higiene - arreta
- 2021-01-29 |
Aho eta Hortzen Higienea zikloko 2. mailako ikasleak Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta zikloko ikasleekin izan dira taldeka pertsona nagusien aho osasuna eta higiene teknikei buruzko hizketaldia ematen eta ideiak partekatzen modu animatuan.
Ziklo arteko ekintza hau oso baliogarria izan da parte hartzaile guztientzat eta etorkizunerako erreminta izan dadila aho osasun egoki batentzako!