Edukira joan
EU ES

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIZATUAK

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Taldea D ereduan

Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.

 

Ikasketa plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak 5
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak 6
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa 2
Sistema eta zirkuitu elektrikoak 5
Instalazio elektrikoen konfigurazioa 6
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa 3
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak 9
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena 8
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa 8
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
  • Proiektugile elektroteknikoa. 
  • Etxebizitza eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea. 
  • Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea. 
  • Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.
  • Erdi-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugilea.
  • Eguzki-instalazioen sustatzailea. 
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
  • Etxebizitza eta eraikinetarako antena- eta telefonia-instalazioen proiektugilea. 
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
  • Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria. 
  • Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria. 
  • Instalazio elektroteknikoetako obrako langileburua. 
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formularioa
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus