ELIKAGAIAK MERKATURATZEA
Talde bat D ereduan
Ordutegia: 8:00 - 14:30
Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
- 1. mailan ere praktikak egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan.
- DUALa egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan, kontratu bidez edo bekarekin.
Konpetentzia orokorra
Titulu honen konpetentzia orokorra da, funtsean, merkataritza-jarduerak aurrera eramatea, zuzeneko zein online elikagai-saltegietan, tartean direla merkataritza-planifikazioa, elikagaiak biltegiratu, banatu eta ondoren berriak ekartzeko logistikaren kudeaketa, elikagai galkorren eta ez-galkorren salmenta-sekzioen gainbegiraketa edota bezero edota hornitzaileekiko arreta komertziala, besteak beste; betiere kalitate-irizpideei jarraikiz, eta arriskuen prebentzioari, elikagaien segurtasunari eta kontsumitzailearen babesari buruzko araudia beteta.
Ikasketa plana
Lehen urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Elikagaien logistika | 5 |
Elikadura-negozioetako salerosketa elektronikoa | 4 |
Elikagaien merkataritzara aplikatutako bulegotika | 4 |
Elikagaien merkataritza kudeatzea | 5 |
Elikagaien merkataritzako marketina egitea | 4 |
Elikadura-negozio txikiak eratzea | 4 |
Ingelesa | 4 |
Bigarren urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Elikadura-negozioetan merkataritza-arreta eskaintzea | 6 |
Elikagaien saltokietako salmenta-puntua dinamizatzea | 5 |
Produktu fresko eta prozesatuak prestatzea eta egokitzea | 10 |
Merkataritzaren arloan elikadura-segurtasuna eta –kalitatea zaintzea | 4 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 5 |
Lantokiko prestakuntza | 380 ordu urtean |
Lan irtenbideak
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Elikagaien saltoki txikien arduraduna.
- Elikagaien saltoki handietako ataleko/aretoko/departamentuko arduraduna.
- Elikagaien saltoki txikien kudeatzailea.
- Elikagaien onlineko saltokien arduraduna.
- Elikagaien merkataritza-aholkularia
- Elikagaien saltzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Errege-dekretu honetan lanbide-moduluetarako ezarritako prestakuntzaren bidez, elikagaiak manipulatzeko izan beharreko ezagutza-maila bermatzen da.
Informazio gehiago
Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.
Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.