ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSIA
Talde bat D ereduan.
Ordutegia: 8:00tatik 14:30era.
Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
- Lehenengo eta bigarren mailan Modulu bana ingelesez ikasteko aukera.
- DUALA egiteko aukera Miramon Parke Teknologikoko Bioenpresetan kontratu edo bekarekin.
- Erronketan oinarritutako metodologia kolaboratiboa: Ethazi.
- Lan prestakuntza atzerrian (Erasmus+)
Gaitasun orokorra
Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio:
Dagokion neurrian, nekropsiak egitea, biopsiak prozesatzea eta lagin klinikoen azterketa zitologikoa burutzea, emaitza teknikoak interpretatuz eta baliozkatuz, diagnosi klinikorako edo mediko-legalerako euskarri gisa baliagarri izan daitezen, dagokionaren ikuskapenarekin.
Ikasketa plana
Lehen urtea
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Fisiopatologia orokorra | 5 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 2 |
Lagin biologikoen kudeaketa | 4 |
Nekropsiak | 3 |
Prozesamendu zitologiko eta tisularra | 8 |
Laborategiko teknika orokorrak | 7 |
Bigarren urtea
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Biologia molekular eta zitogenetikoa | 9 |
Zitologia orokorra | 8 |
Zitologia ginekologikoa | 8 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 3 |
Ingelera teknikoa | 2 |
Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko proiektua | 50 (urtean guztira) |
Lantokiko prestakuntza | 360 (urtean guztira) |
Lan munduan okupazio nagusiak
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako teknikaria.
- Anatomia patologikoko eta zitologiako teknikari espezialista.
- Zitoteknikaria.
- Auzitegiko medikuntzako laguntzailea.
- Autopsia klinikoen edo mediko legalen egilea.
- Tanatopraktorea.
- Biologia molekularreko kolaboratzailea eta laguntzailea.
- Ikerketako kolaboratzailea eta laguntzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
- Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.
Informazio gehiago
Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.
Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.