GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOA ETA IRAKASKUNTZA
Ordutegia: 8:00 - 14:30
Talde bat D ereduan
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
Irteera profesionalak
Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gorputz- eta kirol-irakaskuntza banakako zein taldeko kirolak, gizarte-animazioa testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke. Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.
- Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.
- Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea.
- Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
- Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
- Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
- Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
- Animazio turistikoko sailaren burua.
- Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
- Ur instalazioetan soroslea.
Oharra
Ziklo honetan igeriketako eskakizuna handia da, horregatik komenigarria da matrikulatzen den ikaslea ondo jakitea igeri egiten igeriketaren irakaskuntzarako progresio eta ur sorospenetako teknikak zein egoera errealak normaltasunez aurrera atera ahal izateko. Oinarrizko erdipurdiko igeriketa maila batek arazoak ematen ditu zenbait moduluen garapenean.
Ikasketa Plana
Lehen urtea
Moduluak | Orduak/asteko |
---|---|
Talde-dinamizazioa | 3 |
Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea | 6 |
Animazio-turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak | 3 |
Banakako kirol-jarduera fisikoak | 7 |
Taldeko kirol-jarduera fisikoak | 5 |
Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia | 3 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 3 |
Bigarren urtea
Moduluak | Orduak/asteko |
---|---|
Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak | 7 |
Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea | 2 |
Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak | 8 |
Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak | 8 |
Ingeles teknikoa | 2 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 3 |
Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta animazioko proiektua | 50 (urtean guztira) |
Lantokiko prestakuntza | 360 (urtean guztira) |
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.