Edukira joan
EU ES

AHOAREN ETA HORTZEN HIGIENEA

Talde bat D ereduan goizez 8:00tatik 14:30era eta beste bat A ereduan arratsaldez 15:00etatik 21:30era.

Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

Gaitasun orokorra

Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea, prebentziorako eta laguntzarako jarduerak programatuz eta gauzatuz, aho-hortzen arloko taldeko kide den heinean; horretarako, pertsonaren aho eta hortzen osasun- edo gaixotasun-maila aztertu, detektatu eta erregistratuko da eta, kalitate, segurtasun eta baliabide egokien irizpidea kontuan hartuta, bere lana antolatu eta programatuko da, betiere dagokionaren ikuskapenarekin

Ikasketa plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Epidemiologia aho-osasunean 4
Aho-barrunbearen azterketa 5
Aho-barrunbearen miaketa 4
Fisiopatologia orokorra 5
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3
Aho-hortzetako interbentzioa 5
Harrera eta logistika hortz-klinikan 4

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Kontserbatzailea, periodontzia, kirurgia eta inplanteak 8
Aho-osasunerako hezkuntza 7
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Ingeles teknikoa 2
Lehen laguntzak 3
Protesiak eta ortodontzia 7
Ahoaren eta hortzen higieneko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Osasun-sektore publikoan eta pribatuan lan egin, osasun-laguntzako eta osasunaren sustapeneko arloan, ahoaren eta hortzen osasuneko talde egituratuen eta lehen laguntzako taldeen partaide gisa, osasuna sustatzeko unitateetan eta hortz-kontsultategi edo kabineteetan. Osasun-prebentzioko eta laguntzako talde batean integra zaitezke, mediku baten koordinaziopean.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Ahoaren eta hortzen higieneko goi-mailako teknikaria.
  • Teknikari espezialista, aho-higienista.
  • Ahoaren eta hortzen higienista.
  • Ahoaren eta hortzen osasuneko hezitzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Ahoaren eta hortzen higieneko goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.

Informazio gehiago

  • 1. ikasturtea ikastetxean
  • 2. ikasturtean iraletik otsailera ikastetxean (lantokiko prestakuntza: martxotik ekainera).
  • Atzerrrian edo dual eran lantokiko prestakuntza egiteko aukera.

Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.

Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus