Edukira joan
EU ES

ZELULA-KULTIBOAK

ECTS kredituak: 36

Ikasketen iraupena 900 ordu. 600 ikastordu + 300 praktika-ordu

Arratsaldeko ordutegia A ereduan.

93/2019 Errege Dekretuak erregulatua

Kultibo zelularrak oso tresna erabiliak bihurtu dira biomedikuntzan, ikerketan, baita enpresa biofarmazeutikoan ere eta etorkizunean sektore horietan ohiko tresnak izango direla espero da. Hori dela medio, arlo honetako gure profesional teknikoen espezializaioa beharrezkoa da.

Deskargatu hemendik espezializazio ikastaroaren fitxa.

Konpetentzia orokorra

Kultibo zelular eta tisularrak lortu, prozesatu eta kontserbatzea, diagnostikorako, saiakuntza terapeutikoetarako, sendagaiak bilatzeko, banku zelularrak sortu eta mantentzeko, ikerketarako eta beste interes-eremu batzuetarako euskarri izan daitezen.

Sarbide baldintzak

Goi mailako ziklo hauetan titulua dutenentzat:

  • Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnosiko goi-mailako teknikaria.
  • Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria.
  • Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak fabrikatzeko goi-mailako teknikaria.
  • Analisiko eta Kalitate-kontroleko goi-mailako teknikaria.

Ikasketa plana

Modulu profesionalak Kredituak
Kultibo zelularren laborategia 6
Kultibo zelularrei aplikatutako kalitate arauak 3
Kultibo zelularrak 8
Kultibo zelularren aplikazioak 6
Kultibo zelularren teknika osagarriak 8
Lantokiko prestakuntza 7

Modulu profesionalak Kredituak

Irteera profesionalak

  • Industria biofarmazeutikoa.
  • Biobankuak.
  • Laborategi biomedikoa.
  • Ikerkuntza-laborategiak.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus