ZIBERSEGURTASUNA ERAGIKETA-TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

ECTS kredituak: 43

Ikasketen iraupena 900 ordu. 720 ikastordu + 180 praktika-ordu

Arratsaldeko ordutegia A ereduan.

478/2020 Errege Dekretuak erregulatua

Deskargatu hemendik espezializazio ikastaro honen fitxa.

Gaitasun orokorra

Erakunde eta azpiegitura industrialetan segurtasun-estrategiak definitzea eta ezartzea, zibersegurtasun-diagnostikoak eginez, indarrean dagoen araudia eta sektoreko estandarrak aplikatuz ahultasunak identifikatuz eta horiek arintzeko beharrezko neurriak ezarriz, kalitate-protokoloei, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-errespetuari jarraiki.

Sartzeko baldintzak

Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:

  • Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi-mailako teknikariaren titulua
  • Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikari-titulua
  • Industria Mekatronikako goi-mailako teknikaria
  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikariaren titulua
  • Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikariaren titulua

Formakuntza plana

Lanbide-modulua orduak
Zibersegurtasuna industria-proiektuetan 115
Kontrol industrialeko sistema seguruak 150
Industria-komunikazio seguruen sareak 180
Analisi forentsea zibersegurtasun industrialean 180
Segurtasun integrala 95

Lanbide-modulua orduak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanpostuak:

  • Operazioaren inguruneetako zibersegurtasuneko aditua.
  • Operazioaren inguruneetako zibersegurtasuneko auditorea.
  • Operazioaren inguruneetako zibersegurtasuneko aholkularia.
  • Operazioaren inguruneetako zibersegurtasun-analista.