ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK

Talde bat D ereduan

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Iraupena 1400 ordu (bi ikasturte: bigarrena irailetik abendura)

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

Gaitasun orokorra

Pazienteari/bezeroari laguntzea eta bere inguruneko osasun-baldintzen arloan lan egitea, honako kasuetan: laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntzako zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa, erizaintzako diplomatuaren menpe egongo delarik, edota, kasua bada, libreki dihardutenengandik eratorritako osasun-zerbitzuetan osasun-taldeko kide gisa, dagokionaren ardurapean.

Ikasketa plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Administrazio eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa 2
Erizaintzako oinarrizko teknikak 12
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa 6
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa 3
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak 3
Lan-taldeko harremanak 2
Lan-prestakuntza eta orientabidea 2

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Lantokiko prestakuntza 370 (urtean guztira)
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
  • Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
  • Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte-gaietako sailak.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
  • Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
  • Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.