ELIKAGAIAK MERKATURATZEA

Talde bat D ereduan

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)

  • 1. mailan ere praktikak egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan.
  • DUALa egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan, kontratu bidez edo bekarekin.

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da, funtsean, merkataritza-jarduerak aurrera eramatea, zuzeneko zein online elikagai-saltegietan, tartean direla merkataritza-planifikazioa, elikagaiak biltegiratu, banatu eta ondoren berriak ekartzeko logistikaren kudeaketa, elikagai galkorren eta ez-galkorren salmenta-sekzioen gainbegiraketa edota bezero edota hornitzaileekiko arreta komertziala, besteak beste; betiere kalitate-irizpideei jarraikiz, eta arriskuen prebentzioari, elikagaien segurtasunari eta kontsumitzailearen babesari buruzko araudia beteta.

Ikasketa plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Elikagaien logistika 5
Elikadura-negozioetako salerosketa elektronikoa 4
Elikagaien merkataritzara aplikatutako bulegotika 4
Elikagaien merkataritza kudeatzea 5
Elikagaien merkataritzako marketina egitea 4
Elikadura-negozio txikiak eratzea 4
Ingelesa 4

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Elikadura-negozioetan merkataritza-arreta eskaintzea 6
Elikagaien saltokietako salmenta-puntua dinamizatzea 5
Produktu fresko eta prozesatuak prestatzea eta egokitzea 10
Merkataritzaren arloan elikadura-segurtasuna eta –kalitatea zaintzea 4
Laneko prestakuntza eta orientabidea 5
Lantokiko prestakuntza 380 ordu urtean

Lan irtenbideak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Elikagaien saltoki txikien arduraduna.
  • Elikagaien saltoki handietako ataleko/aretoko/departamentuko arduraduna.
  • Elikagaien saltoki txikien kudeatzailea.
  • Elikagaien onlineko saltokien arduraduna.
  • Elikagaien merkataritza-aholkularia
  • Elikagaien saltzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Errege-dekretu honetan lanbide-moduluetarako ezarritako prestakuntzaren bidez, elikagaiak manipulatzeko izan beharreko ezagutza-maila bermatzen da.

Informazio gehiago

Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.

Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.