AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA
Ordutegia: 8:00 - 14:30
Taldeak A, D eta eleanitza (ingelesarekin) ereduetan.
Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
Gaitasun orokorra
Sistema industrialetako neurrirako, erregulazio eta kontroleko prozesuetako instalazio automatikoen mantenu eta proiektu muntaketak garatu eta kudeatu. Gainera, hauen gainbegirada eta muntaia egin, eta baita ere bere mantenu eta abian jartzea, beti ere kalitate, segurtasun, ingurumen eta "diseinua guztientzako" irizpideak errespetatuz.
Ikasketa plana
Lehen urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Sistema elektriko, pneumatiko eta hidraulikoak | 5 |
Sistema sekuentzial programagarriak | 5 |
Neurketa eta erregulazio sistemak | 5 |
Potentziako sistemak | 6 |
Dokumentazio teknikoa | 3 |
Industri informatika | 3 |
Bigarren urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Sistema programagarri aurreratuak | 5 |
Industri-robotika | 5 |
Industri-komunikazioak | 7 |
Automatizazio industrialeko sistemen bateratzea | 8 |
Enpresa eta ekintzailetasuna | 3 |
Ingeles teknikoa | 2 |
Automatizazio eta robotika industrialeko proiektua | 50 (urtean guztira) |
Lantokiko prestakuntza | 360 (urtean guztira) |
Irteera profesionalak
Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan. Lan postu eta okupazio esanguratsuenak, honako hauek dira:
- Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
- Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
- Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
- Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
- Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
- Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
Informazio gehiago
Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formularioa.
Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.