HAUR-HEZKUNTZA

Goizeko eta arratsaldeko taldeak D ereduan

Goizeko ordutegia: 8:00 - 14:30 / Arratsaldekoa: 15:00 - 21:30

Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

Konpetentzia orokorra

Haurtzaroko laguntzako programak landu, horietan hezkuntza aldetik esku hartzea eta ebaluatzea, jaio berritik sei urtera bitarteko haurren garapen autonomoa bultzatuko duten irakatsi eta ikasteko metodoak aplikatzea eta beharrezko baliabideak antolatzea.

Ikasketa plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Garapen kognitiboa eta motorra 6
Garapen sozioafektibo 5
Gizarte trebetasunak 4
Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna 6
Adierazpena eta komunikazioa 6
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea 5
Haur-prestakuntzaren didaktika 10
Haur-jolasa eta bere metodologia 7
Lehen laguntzak 3
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Haurrei arreta eskaintzeko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza (praktikak) 360 (urtean guztira)

Irteera profesionalak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.
  • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea.
  • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe eskolak, etab.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Haur Hezkuntza

Informazio gehiago

Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.

Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.