ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSIA

Talde bat D ereduan.

Ordutegia: 8:00tatik 14:30era.

Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

  • Lehenengo eta bigarren mailan Modulu bana ingelesez ikasteko aukera.
  • DUALA egiteko aukera Miramon Parke Teknologikoko Bioenpresetan kontratu edo bekarekin.
  • Erronketan oinarritutako metodologia kolaboratiboa: Ethazi.
  • Lan prestakuntza atzerrian (Erasmus+)

Gaitasun orokorra

Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio:

Dagokion neurrian, nekropsiak egitea, biopsiak prozesatzea eta lagin klinikoen azterketa zitologikoa burutzea, emaitza teknikoak interpretatuz eta baliozkatuz, diagnosi klinikorako edo mediko-legalerako euskarri gisa baliagarri izan daitezen, dagokionaren ikuskapenarekin.

Ikasketa plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak / asteko
Fisiopatologia orokorra 5
Laneko prestakuntza eta orientabidea 2
Lagin biologikoen kudeaketa 4
Nekropsiak 3
Prozesamendu zitologiko eta tisularra 8
Laborategiko teknika orokorrak 7

Bigarren urtea

Moduluak Orduak / asteko
Biologia molekular eta zitogenetikoa 9
Zitologia orokorra 8
Zitologia ginekologikoa 8
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Ingelera teknikoa 2
Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Lan munduan okupazio nagusiak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako teknikaria.
  • Anatomia patologikoko eta zitologiako teknikari espezialista.
  • Zitoteknikaria.
  • Auzitegiko medikuntzako laguntzailea.
  • Autopsia klinikoen edo mediko legalen egilea.
  • Tanatopraktorea.
  • Biologia molekularreko kolaboratzailea eta laguntzailea.
  • Ikerketako kolaboratzailea eta laguntzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Anatomia patologikoko eta zitodiagnosiko goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.

Informazio gehiago

Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau

Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.