NATURA INGURUNEKO ETA AISIALDIKO GIDARI-LANAK

B eredua. Ordutegia: 8:00 - 14:30

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

  • Behe eta erdi mendiko mendi ibilietako jardueretako gidaritza, eta nordiko motako ibilbide elurtuak elur erraketekin.
  • Zailtasun gutxiko erreka-zuloetako eta espeleologiako gidaritza.
  • Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideetan zeharreko gidaritza.
  • Zaldiz egiteko ibilbideetako gidaritza.
  • Idatzagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan uretan barrena egiteko ibilbideen gidaritza.
  • Kanpamentuetako, gazte-aterpeetako, udalekuetako, baserri-eskoletako eta natura gela eta eskoletako begiralea.
  • Eskola eremuko jardueretako begiralea.
  • Aisia eta abentura instalazioetako begiralea.
  • Soroslea.

Oharra

Ziklo honetan igeriketako eskakizuna handia da, horregatik komenigarria da matrikulatzen den ikaslea ondo jakitea igeri egiten igeriketa eta ur sorospenetako teknikak zein egoera errealak normaltasunez aurrera atera ahal izateko. Oinarrizko erdipurdiko igeriketa maila batek arazoak ematen ditu zenbait moduluen garapenean.

Ikasketa Plana

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Ekitazio-teknikak 3
Zaldi-gida 2
Igeriketa-teknikak 3
Aisialdiko teknikak 3
Ibilbideak antolatzea 3
Taldeei arreta ematea 2
Bizikleta-gidaritza 5
Behe eta erdi-mailako mendietako gidaritza 7
Ingelesa teknikoa 1

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Ur-eremu naturaletan gidaritza 7
Sorospena natura-ingurunean 8
Maniobrak sokakin 7
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Laneko prestakuntza eta orientabidea 5
Lantokiko prestakuntza 380 ordu (guztira urte osoan)

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.