GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOA ETA IRAKASKUNTZA

zikloaren fitxa, jarraian doan informazio berarekin

Ordutegia: 8:00 - 14:30 / Talde bat D ereduan

Irteera profesionalak

Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gorputz- eta kirol-irakaskuntza banakako zein taldeko kirolak, gizarte-animazioa testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da. Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke. Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

 

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.  
  • Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.  
  • Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea. 
  • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea. 
  • Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
  • Animazio turistikoko sailaren burua.
  • Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • Ur instalazioetan soroslea. 

 +info IVAC-EEIren webgunean.

Oharra

Ziklo honetan igeriketako eskakizuna handia da, horregatik komenigarria da matrikulatzen den ikaslea ondo jakitea igeri egiten igeriketaren irakaskuntzarako progresio eta ur sorospenetako teknikak zein egoera errealak normaltasunez aurrera atera ahal izateko. Oinarrizko erdipurdiko igeriketa maila batek arazoak ematen ditu zenbait moduluen garapenean.

Ikasketa Plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak/asteko
Talde-dinamizazioa 3
Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea 6
Animazio-turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak 3
Banakako kirol-jarduera fisikoak 7
Taldeko kirol-jarduera fisikoak 5
Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia 3
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak/asteko
Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak 7
Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea 2
Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak 8
Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak 8
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta animazioko proiektua 50 (urtean guztira)
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.