Edukiak VRn sortzea (errealitate birtuala)
- 2023 - 05 - 02 |
"Ondarearen digitalizazioa eta tokenizazioa" berrikuntza proiektuaren barruan, Eraikuntza Proiektuak zikloko bigarren mailako ikasleak bi bisita birtual egiten aritu dira elkarlanean:
Horrelako ekimenei esker, gure ikasleei berrikuntza-proiektuetan parte hartzeko aukera ematen zaie, “benetako aplikazio batean” eta puntako teknologiarekin harremanetan jarriz. Gainera, EASO Politeknikoaren bisita birtualaren kasuan, honek aurrerapauso bat suposatzen du gure ikasle eta langileentzako zentroaren ezagutzarako ez ezik, nahi duten balizko ikasle eta aholkularientzako gida eta orientazio gisa ere balio dezakeelako.
Gure sailetik, agertokien grabaketan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztien aparteko prestutasuna eskertu nahi dugu.