Edukira joan
EU ES

Moneoren IESU elizara bisita

  • 2019-09-26 |

taldea eliza barruan azalpenei entzutenPasa zen ostiralean, eraikuntza eta obra zibiletako departamentuko ikasleek Rafael Moneo arkitekto ospetsuaren IESU eliza bisitatzeko aukera izan zuten,ikasgelan jasotako kontzeptu desberdinak errealitatean ikustarazteko helburuarekin.

Horretarako, IESUko parrokoa den Jesús Mª Zabaletak ikaslegoa eraikinaren testuingurura gerturatu zuen, lekuaren historiari zein eraikuntzak Donostian izan duen inpaktuaren azalpenak emanez,horretaz gain Moneok Txillida eta Oteizari eskaini nahi zien omenaldiaren berri eman zuen.

Eraikinaren barrura sartzean, bisitariek eraikinaren espazio guztiak bisitatu zituzten, ibilbide horretan arkitektoak espazio bakoitzari eman nahi zion zentzua ulertarazteko.

Bisita bukatzean obra zibiletako ikasleek eraikinaren 3D modelatua egiteko proposamena luzatu zioten, etorkizunerako kolaboraziorako espazio bat sortzeko asmoarekin.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus