Edukira joan
EU ES

Kudeaketa-politika: Nor-Zer-Nola Easo Politeknikoa (balioak)

NOR (gure zerizana)

Easo Politeknikoa erreferente akademiko eta profesionala da, konpetentzia profesionalak eskuratu eta egiaztatzeko gizartearen ikaskuntza nahia asebetetzeko lan egiten duena, prestakuntza-eskaintza malgua ezarriz, ekoizpen-sistemak sortzen dituen eskari eta beharretara egokitua. Pertsonei orientazioa eta bizitza osoko ikaskuntza ematen diegu, elkarlana eta ongizatea sustatzen ditugu. 

ZER (gure asmoa)

Erakunde bizkorra, likidoa, berritzailea, etikoa, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunarekin konprometitua, iraunkorra eta segurua lortzen saiatzen gara, enpresa-sarearekin eta gizartearekin bat etorriz eta baliabideak eraginkortasunez erabiliz. Gure kudeaketa- eta ebaluazio-sistemaren bidez, gure gain hartzen dugu interes-taldeei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko erantzukizuna, eskakizunak eta asmoak eraginkortasunez beteko dituena, etengabeko hobekuntza sustatuz beti.

NOLA (nolako ikastetxe-kulturaz egingo dugu: gure balioak)

Erakunde gisa, 140 urtetik gorako kultura dugu pertsonak eta profesionalak hezteari emanak, eta, ikuspegi horretatik, identifikatuta sentitzen garen balioak bi esparru hauen barruan sartzen dira:

  • Garapen pertsonala eta ongizatea

Easo Politeknikoak ikastetxean egunero bizi garen pertsona guztien garapena sustatuko duen erakundea izan behar du. Horretarako, zintzotasuna, konfiantza, solidaritatea, erantzukizuna, talde-lana eta ondo egindako ahaleginarekiko eta lanarekiko gogobetetasuna sustatu eta balioetsi behar ditugu, hori lortzeko ilusioa eragingo duen eta guztion autoestimua mantentzen eta hobetzen lagunduko duen giroa sortuz. Horrela bakarrik, giro horretan, posible izango da gure gizarteak aurreratzeko eta desberdintasunak gainditzeko hain beharrezko dituen autonomia, ekimena, sormena, moldagarritasuna eta tolerantzia bezalako gaitasunak azaleratzea eta finkatzea. Pertsonak garapen pertsonaleko eta ongizateko ingurunean bakarrik izango gara gai iraunkorrak eta gizarte moderno eta solidarioan oinarritutako bizitza-proiektuak sortzeko.

Errespetua da gure eguneroko bizikidetzaren oinarria. Kultura, hizkuntza, nazionalitate eta pentsatzeko eta sentitzeko modu desberdinetako pertsonak garen aldetik, elkar errespetatu behar dugu, gure hezkuntza-proiektua landu eta garatzeko giro egokia sortzeko, eta, aldi berean, aniztasun horrek dakarren aberastasunaz eta aukeraz baliatu behar dugu. Era berean, Easo Politeknikoaren instalazioak eta baliabide materialak errespetatu egin behar ditugu, hauek ikasleen prestakuntzarako, irakasleen irakaskuntzarako eta erakundeko langileen bizikidetzarako beharrezkoak diren aktiboak baitira.

Jakin-mina bultzatu behar dugu, Easo Politeknikoan egunerokoan gabiltzan pertsonen jarreretako bat baita, galdera batzuk sortuz, erantzun desberdinekin erantzun ahal izateko, ideia berriak emanez. Eta galdera eta erantzun horiek dira ikasteko eta desikasteko oinarria, pertsonengan espiritu berritzaile eta ekintzailea sortzeko oinarria; izan ere, guztiok sentitu behar ditugu berrikuntza eta ekintzailetza gure hazkunde pertsonalerako eta ingurunea eta gizartea hobetzeko zerbait hurbil eta garrantzitsu gisa. 

  • Erantzukizun soziala

Sentitzen dugu pertsonak beren bizi-proiektuaren arduradun senti daitezen lagundu behar dugula, gure eguneroko ahaleginaren bidez. Sentitzen dugu, era berean, kudeaketa arloan erantzukizun horrek gardena, zintzoa eta koherentea izan behar duela. Gure ikasleei kalitatezko irakaskuntza, lankidetzakoa eta metodologikoki pertsonen, ingurune produktiboaren eta gizartearen eskaerarekin bat datorrena emateko hezkuntza-erantzukizuna geure egiten dugu. Gure eguneroko jardueran ahalik eta ingurumen-inpakturik txikiena eragiteko konpromisoa duen erakundea gara. 

Gure aztarna ekologikoa murriztuko duten politikak ezartzen dihardugu. Gure ikasleak, oro har, gazteak izanik, saiatzen gara beraiek izan daitezen posible eta beharrezkoa den mundu iraunkorragoranzko konpromisoaren transmisio-uhala, ekoizpen-ingurunean eta gizarte-ingurunean. 

Era berean, hezkuntza-sistema publikoarekin lan egiteko eta lankidetzan aritzeko erantzukizun etikoa sentitzen dugu, gizarte- eta hezkuntza-politiken plangintza eta prestaketa hobetu daitekeen orotarako.

 
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus