Edukira joan
EU ES

Ingurumena

Logo ISO 14001

EASO Politeknikoa zentroa aintzindarietako bat izan zen UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketa Sistemen ziurtapena lortzen, 2009an. Ordutik hona, ingurumenarekiko konpromisoan lanean dihardu, inpaktuak gutxituz eta baliabideen kudeaketa hobea eskainiz.

Gure konpromisoa hauxe da: Ingurumenarekiko errespetuan prestatutako profesionalak sortzea eta gure zentroak ingurumenean duen eragina gutxitzea. Lagun iezaguzu lanean ildo honetatik jarraitzen.

Zurekin batera honakoa egingo dugu:

  • Gure baliabideen kontsumoa kontrolatu: papera, ura, argia, berokuntzaren…erabilera kontrolatu. 
  • Hondakinak ongi kudeatu: gaika gorde eta biltegiratu eta gai bakoitzak kudeatzaile arduradun bat izatea. Bana ezazu zuk ere! 
  • Ingurumen azturak hartzea, zeintzuk heziketa zikloetako ingurumenaren zaintzarako gaiari dagokien unitate didaktikoetan zehazten diren, jardunbide egokiak dituzten profesionalak prestatze aldera. 
  • Karbono dioxidoaren isurketa murrizten dela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, klima aldaketa arintze aldera.
  • Ingurumenarekiko prestakuntza eta sensibilizazio jarduerak egitea: Irteerak, inkestak, erakusketak, bitrinak….eta abar.

Jarduera hauek guztiak Urteko Ingurumen Planean daude jasota; bertan lortu nahi diren helburuak adierazten dira, zentroaren hobekuntza iraunkorra lortze aldera.

Ideiaren bat baldin baduzu, adieraz iezaguzu, argi baitago zuk ere parte hartzen duzun konpromisoa dela hau.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus