Ingurumen kudeaketa
Easo Politeknikoan ISO 14001 arautegian oinarritutako Ingurumen-Kudeaketa Sistema ezarrita daukagu. Beraz, gure jardueraren ondorio gisa, ingurumen Politika bat daukagu, lege-eskakizunak betetzen ditugu, erregistratuta gaude hala hondakin Ez arriskutsuen ekoizle gisa eta nola arriskutsuena ere eta kontsumoaren datuak neurtu egiten ditugu, gure eguneroko lanak eragiten duen ingurumen-inpaktua arintzearren.
Hondakinak
- Edukiontzi urdinetan: papera eta kartoia (egoki tolestua)
- Edukiontzi horietan: plastikozko ontziak, tetrabrikak, aluminioa
- Edukiontzi berdeetan: beirazko ontziak
- Edukiontzi marroietan: hondakin organikoak
- Atezaintzan: tonerra eta inprimagailu-kartutxoak, pilak, CDak, DVDak, bideoak
Hondakin Arriskutsuak
Hondakin guztiak bereizita biltegiratzen dira bidoietan. Hauek aurrez dagokion izena, kodea eta arriskugarritasun-piktograma duten etiketez hornitzen dira. Patioan bada biltegi bat non dagokion kudeatzaileak jaso bitartean gorde daitezkeen.
- Segurtasun eta Ingurumena, Prebentzioa eta Anatomia Patologikoa departamentuak: kutsatutako beira, material xurgatzaile kutsatuak, kutsatutako ontziak eta produktu kimikoen eta disoluzio kimikoen hondakinak.
- Kimikako laborategia: kutxatutako beira edo produktu kimikoen hondarrak dituzten ontziak; metal astunak dituzten produktu inorganikoen edukiontzia; organiko kloratu zein ez-kloratu eta Cromo 6+-erako edukiontzia.
- Zurgintza departamentua: zura (patioko edukiontzia), toberako txirbila, zurako lixa, textilak eta paper kolatuak, akaberako lixak eta altzairudun artilea, disolbatzaile-poteak tindu eta berniz-hondakinak (solidotuak).
- Elektrizitate-Elektonika departamentua: baliorik gabeko mekanismo elektrikoak (releak, disjuntoreak, transformadoreak), kableak, txatarra, fluoreszenteak.
- Mekanikako departamentua: olio eta taladrina hondakinak, txatarra eta txirbila, silize hautsa (bitxigintza), koipez inpregnatutako papera.
- Osasungintza departamentua: hondakin sanitarioak, glutaraldehidoa (desinfektatzailea).