Edukira joan
EU ES

Ingurumen-dekalogoa

  1. Itzali argia behar ez denean. Erabili argi naturala ahal den guztietan.
  2. Paperaren gastua kontrolatu eta berrerabili.
  3. Institutuko materiala errespetatu eta ez zikindu ez gelarik ezta guztion guneak ere (korridoreak, komunak, sarrerako eskailerak, atzeko patioa, eta abar).
  4. Ura egoki erabil ezazu.
  5. Ahal izanez gero, bizikletaz, oinez edo garraio publikoan etor zaitez, autoa edo motorra hartu ordez.
  6. Izan arduratsuak kontsumitzerakoan, erosi behar ditugun gaiak nondik datozen ezagutuz eta ingurumenari begirunea diotenak lehenetsiz.
  7. Erabili kontsumo urriko gailuak eta itzali erabili ondoren (ez utzi “stand by” moduan).
  8. Tenperatura egokia mantendu ikasgeletan: berogailua piztuta baldin badago leihoak itxita eduki.
  9. Korridoreetako hondakinen edukiontziak erabili, koloreen kodea gogoratuz (plastikozko ontziak, latak eta tetrabrikak, edukiontzi horian; papera eta kartoia urdinean; organikoa marroian; gainerakoa grisean).
  10. Planetarentzat ingurumen-mehatxu larria den aldaketa klimatikoa arinaraztearren antolatutako jarduera eta kanpainetan parte hartu. Ez dio soilik zuzenean ekosistemari erasaten, ekonomian, eta pertsonen bizitzan eta osasunean inpaktu zuzena ere badauka.

 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus