Edukira joan
EU ES

Lanbide heziketako agenda 2030

Lanbide heziketako agenda 2030

Eskola honetan urte asko daramagu lanean Garapen Iraunkorra lortzeko ahaleginetan eta aitzindariak gara Donostiako 2030 ESKOLA AGENDAN, hau da, eskolen eremurako Udaletxeak indarrean duen ingurumen egitasmoa.

Proiektu honek konpromiso bikoitza eskatzen du: alde batetik, ingurumen hezkuntza bultzatzea, eta bestetik gure eskolak ingurumenean duen inpaktua gutxitzea.

Horretarako EASO Institutuan ingurumena kudeatzeko zenbait jarduera egiten dira, gure baliabideen kontsumoa kontrolatzeko (papera, ura, argia, berokuntza...) eta gure hondakinek sortzen duten eragina kontrolatzeko (gaikako bilketa eta bakoitzari bere tratamendua emanez).

Era berean, gure helburua ingurumena zikloetan programatutako moduluetan sartzea da (curriculumean) eta jarduera batzuk burutzen dira ingurumen heziketa osatze aldera (Bigarren eskuko azoka, etxeko olio erabilia jaso eta xaboi bihurtu, irteerak, gaiaren inguruko informazioa bitrinetan, ingurumenari buruzko galdeketa eta hitzaldiak...).

Jarduera hauek guztiak ingurumenaren urteko plan batean daude jasota eta eskolan hobekuntza iraunkorra lortzea dute helburu.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus