Albisteak
Bihotz Inguru baso eskolara bisita
2021-03-03
Haur Hezkuntza zikloko bigarren mailako arratsaldeko taldea Uliako (Donostia) Bihotz Inguru baso eskola bisitatzen izan zen, otsailaren 22an.
Mendian osteratxo bat eginez, aire zabaleko hezkuntza-eredua sustatzen duen eskola honen oinarri pedagogikoen berri jasotzeko aukera eduki zuten. Horretarako, eginiko ibilbidean bizipenetan oinarritutako jarduera batzuk burutu zituzten, haurrek bertan bizi izaten dutenera hurbiltzeko asmoz, hala nola, autoerrealizaziorako sena, maitasuna eta taldekidetasuna.
Bisitaren amaitu aurretik, hain leku zoragarrian dagoen haur eskolak dauzkan espazioak ere ikusi ahal izan zituzten.
2021-02-26| Curriculum vitae eta bideo onenaren sariak
2021-02-08| Retinosis Gipuzkoa Begisare-rekin formakuntza
2021-02-01| Egia bihurtutako diseinu irabazlea
2021-01-29| Bi zikloen arteko jarduera: higiene - arreta
2021-01-21| Premium oholtza cycling aretoan
2021-01-18| Anatomia Patologikoan tresna optikoak doitzen
2020-12-11| GSK Lab Aho eta Hortzen Higienerekin