eues

Baserriberri proiektua

  • 2024-06-12 |

Abian da Baserriberri proiektua. Bere helburua Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko mugako lurraldeen landa-eraikin tradizionalak birgaitzeko aplikatu beharreko zurezko lan-teknikak garatu eta mugaz bi aldeetako langabeak prestatu eta gizarteratzea da.

Beste erakunde elkartuekin batera, Easo Politeknikoa prestakuntzaren metodologia eta edukiak diseinatu eta garatzen ari da. Hurrengo hilabeteetan mugaz gaindiko prestakuntzako esperientzia pilotua ezarriko da.

Fundación Peio Martikorena Fundazioak gidaritzapean, Eusko Jaurlaritza (Lanbide Heziketako Sailburuordetza) , Nafarroako gobernua (Hezkuntza saila),  Federation Compagnonnique Regionale Pyrénées Atlantiques,  Oarsoaldea S.A. eta Mission Locale Pays Basque dira bazkide nagusiak.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | kaioa.theme.phone.business: 943455422 |
idazkaria@easo.eus |