eues

Gure Bioteknologia departamentua Inpira-STEAM programan kolaboratzaile

  • 2024-05-27 |

Inspira-STEAM Deustuko Unibertsitateak sortutako proiektua da. Bere helburua gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea da, batez ere nesken artean. 2016-17 ikasturtetik burutzen den ekimen honek sari eta aitorpen ugari jaso ditu.

Easo Politeknikoa Inspira-STEAMen kolaboratzaile da bigarren ediziotik Koro Alkiza Bioteknologia Medikoa saileko irakaslearen bitartez. Urte guzti hauetan Ibai ikastolako 6. mailako ikasleekin aritu gara. Haiekin esperimentu desberdinak egin ditugu, zientziari buruz asko hitz egin dugu, baita genero eta estereotipoei buruz ere. 

Guzti honekin, gure helburu nagusia zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea da, gazte hauen garapen prozesuan lagunduz. Hasi ginen motibazio eta ilusio berberarekin jarraituko dugu.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | kaioa.theme.phone.business: 943455422 |
idazkaria@easo.eus |