KOMPAR lan taldearen bilera orokorra AFEC Bayonne-n
- 2019-02-01 |
Urtarrilaren 31n AFEC Bayonne-n KOMPAR mugaz haraindiko lantaldearen osoko bilera ospatu da. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako ikastetxeak lan egiten ari dira eremu sozialean enplegagarritasuna errazteko asmoz. Honetarako bi herrialdeetako konpetentziak aztertzen dihardute. Gainera, lantalde bakoitzak proiektu komunak prestatzeko proposamenak egiten ditu, parte hartzen duten ikastetxe guztietako ikasleek lankidetzan lan egin dezaten, aurrez aurre eta/edo modu birtualean. |