Turkian E-(m)pact proiektuarekin
- 2018-12-14 |
EASO Politeknikoak, abenduaren 11 eta 12an Izmit-en (Turkia), E-(m)pact proiektu europarraren bileren bi lan egunetan parte hartu du. Proiektu hau Errumania, Portugal, Danimarka, Holanda eta Turkiako ikastetxeekin lankidetzan garatzen ari gara. E-(m)pact proiektuaren ardatz nagusia osasunaren zaintzaren ikaskuntzan simulazioen erabilera da. Benetako lan-egoerak simulatzen dira, ondoren egindako bideo grabazioak ikasleekin batera aztertzen dira eta ondorioak atera. Oraingo honetan parte hartu dute EASO Politeknikoko nazioarteko proiektuen arduraduna, Osasun Larrialdiak zikloko irakasle bat eta IKT koordinatzailea. Hurrengo geltokia, Iasi (Errumania). |