Edukira joan
EU ES

Easo Politeknikoa Inspira Steamekin lankidetzan

  • 2021-03-14 |
Ikasgela atzetik ikusita mentore batek kimikako esperimentu bat egiten duen artean, neska mutilak beren mahaietan eserita daudela

Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa zikloko irakasle bat eta IKT dinamizatzailea Inspira Steam programan parte hartzen ari dira, Donostiako Ibai Ikastolako haur taldeak mentorizatuz.

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emandako Zigara 2021 saria jaso berri du Ahalduntza eta Balio Aldaketa kategorian, baita STEAM Euskadi saria ere, Genero-ikuspegidun Ekimen Onenaren kategorian.

Easo Politeknikoa, Inspira manifestuaren sinatzailea, harro dago STEAM Euskadi estrategiarekin bat egiten duen ekimen honetan parte hartzeaz, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten jarraituko du esparru zientifiko-teknologikoan.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus