Edukira joan
EU ES

Albisteak

Prebentzioaren astea 2021 Easo Politeknikoan

2012-04-30

lau ikasle eregonomiari buruzko saio batean, bi alki ergonomikoetan eserita besteen jaraibideei kasu egiten

Apirilaren 28an Easo Politeknikoak, eta bereziki lan arriskuen prebentzioko lehenengo urteko ikasle eta irakasleek, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horregatik, egun horren inguruan egitarau oparoa antolatu dugu, Easo Politeknikoan prebentzio kultura zabaltzeko asmoz:

  • Aste osoan zehar hainbat ezagutza-lehiaketa egin dira ikastetxeko heziketa zikloetan.
  • Hainbat hitzaldi eman dira laneko arriskuen prebentzioak eguneroko bizitzan duen eragina eta garrantzia azpimarratzeko.
  • Apirilaren 27an eta 28an jarduera ludiko bat egin zen, Escape Room-a.
  • Ikasleek suizidioei buruzko hainbat saio eskaini dituzte, gertaera horiei aurrea hartzen laguntzeko arrazoi, faktore, datu eta moduei buruz ikasteko helburuarekin.
  • Mutualia enpresarekin erakusketa bat antolatu da, eta Mutualia Laneko Arriskuen Prebentzioari Buruzko XVIII Argazki Lehiaketako irabazleen lanak partekatu dira.
  • Drogek eta alkoholak lanpostuan dituzten ondorioekin lotutako jolas-jarduera bat egin da.
  • Hainbat ziklotan jarrera-ohitura osasungarriak hartzen laguntzeko estiramendu-saioak egin dira.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus