Donostiako Eskolako Agenda 21eko udal foroa
- 2016-05-19 |
Maiatzaren 18an, asteazkena, Eskolako Agenda 21eko udal foroa ospatu da Donostiako udaletxean, Easo Politeknikoa ordezkatzen Lanbide Arriskuen Prebentzioko ikasleak egon direlarik. Hara joateko, gainera, autobus &percent;100 elektrikoa erabili dute. Bertan ikasleek ikasturtean zehar ingurumenaren babesarekin erlazionatuta ikasi dutena azaldu eta haien eskaerak aurkeztu dizkiete alkateari eta zinegotziei, eta hauek eskaerei erantzun egin diete. Amaieran, talde osoaren argazkia atera dute. |