Apirilaren 27an, EASO Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko hiru ikasle Eskolako Agenda 21en ordezkari gisa Cristina Eneara hurbildu ziren gure ikastetxean burutu diren ekintzak beste ikastetxeen ordezkariekin amankomunean jartzera. Aukera paregabea izan zuten Donostialdeko zentro ezberdinetan zertan aritu diren ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko. Urtero bezala Donostiako udaletxera ere hurbilduko ziren alkatearekin eta zenbait zinegotzirekin egindako lanak eta jarduerak azaltzera, eskaerak egitera eta ondoren biztanleen ordezkarien erantzunak entzutera. |